Bidaia hasi aurretik, dena ondo dagoela egiaztatu arazorik ez
izateko. Ez ahaztu hauxe egiaztatzeaz:
1. EROSKI Mugikorrak Roaming kontratua daukala jomugako
operatzaile batekin. Horretarako deitu Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren telefonoetara, 1200 edo
302 540 340.
2. Jomugako herrialdeko teknologia Espainiakoarekin (GSM
900/1800) bateragarria dela. Europako eta munduko herrialde gehienek daukate teknologia hori baina
hobe da egiaztatzea bidaia egin aurretik. Deitu Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren telefonoetara,
1200 edo 302 540 340.
3. Jomugako herrialdeko operatzaileen tarifak egiaztatu
beren webgunetan. Horrela ez duzu ezustekorik izango.
4.Bilatu atzerritik deituko duzun herrialdearen nazioarteko
aurrezenbakia (Espainiarena: 34) baita bisitatuko duzun herrialdeko telefono-linea erabiltzeko
kodea ere (oro har, + edo 00 izaten da).
5. Tokiko operatzailearen webgunean jakingo duzu
atzerrian dei bat jasotzeak kosturen bat daukan ala ez. Horrela, kontrolatu ahal izango duzu
atzerrian zaudela egingo duzun gastua. Ez ahaztu atzerrian deiak jasotzeak kostu bat daukala.
Informa zaitez 1200 edo 302 540 340 telefono zenbakietan.
6. Eta batez ere, ez ahaztu zure txartela kargatzeaz
bidaiari ekin aurretik. Edonola ere, atzerritik ere zure txartela kargatzeko aukera daukazu
Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren telefonoetara deituz (1200 edo 902 540 340) edo
www.eroskimovil.es orrian sartuz.