Webgune honetan sartu aurretik ezinbestekoa da erabiltzaileak irakurtzea eta onartzea lege ohar
honetan xedatzen diren termino, baldintza, komunikazio, abisu edota bestelako lege oharrak.
EROSKI MUGIKORRA webgunera sartzeko eta ondoren erabiltzeko, erabiltzaileak bere adostasuna
eman behar dio orriaren eduki guztiari, espresuki, osorik eta inongo erreserbarik gabe. Orrian
sartzea doakoa da.
Erabiltzailea ez badago ados nabigazioaren baldintza orokorretan esaten denarekin webgunetik
atera beharko du. Gainera, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko eta erabiltzeko
aukera galduko du.
Erabiltzaileak adin nagusikoa izan behar du baita gaitasun juridiko nahikoa izan ere
baldintza orokor hauek xedatzen dutenari lotesteko. Era berean, erabiltzaileak espresuki eta
salbuespenik gabe onartu behar du bere erantzukizuna dela, berea bakarrik, aipatutako webgunera
sartzea eta berau erabiltzea, baita bertako zerbitzuak eta zerbitzuen edukiak erabiltzea ere.
Webgunea guztiz doakoa da eta ikusi ahal izateko ez da behar aldez aurretik inongo harpidetza
edota erregistrorik egitea.
Bestelako webguneekin ere konexioak egon daitezke. Erabiltzaileak webgune berri horiei ematen
dien erabilera hemen azaltzen diren baldintza orokorretara baldintzatuta egongo da baita bestelako
webgune horiek eskatu ditzaketen berariazko baldintzetara ere. Baimenik gabeko erabilera guztiz
debekatuta dago.
CELULOSA INSTITUCIONAL, S.L.k egokia ikusten duen bakoitzean aldebakarreko aldaketak egingo
ditu webgunearen konfigurazioan, zerbitzuaren baldintzetan eta edukian baita horiek ezabatu, mugatu
edota aldi baterako edo betirako kendu ere. Gainera, eskubidea dauka zerbitzu horietara sartzeko
baimenik ez emateko. Hori egin baino lehen erabiltzaileari erabakiaren berri ematen saiatuko da
(webguneak hartutako erabakia argitaratuz) betiere baldintzak egokiak betetzen badira.
Webguneko titularraren identifikaziorako datuak ondorengoak dira:
CECOSA INSTITUCIONAL, S.L., IFZ B95390787. San Agustín auzoa z/g, 48230-Elorrio (Bizkaia).
Titularra Bilboko Merkataritzako Erregistroan erregistratuta dago (4616 liburukia, 0 liburua,
bi-43952 orria, 80 folioa, 5. inskripzioa)[I13]
1.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L., zerbitzu hornitzaile bezala,behartuta dago webgunean eskaintzen
dituen zerbitzuak ematera , erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioak sekretupean gordetzen
direla bermatzera eta suertatu daitezkeen erreklamazioei erantzutera.
2.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek eskubidea dauka aldi baterako, eta aurre abisurik eman gabe,
webgunera sarbidea ixteko mantenu, konpontze, eguneratze edota zerbitzuak hobetzeko jarduerak
egiten dituenean. Gainera, zerbitzuak eskaintzeko edo ezeztatzeko eskubidea dauka. Hornitzailea
saiatuko da jarduera horiek erabiltzaileari jakinarazten betiere baldintza egokiak betetzen badira.
3. Erabiltzailearen erantzukizuna da webgune honen bitartez lortu ahal diren zerbitzu eta/edo
datu eta/edo informazioen erabilera.
CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskaintzen dituen
informazioak edo zerbitzuak. Soilik eskainiko ditu lege aplikagarriek xedatzen dituzten bermeak
edota sozietate honen eta erabiltzailearen artean sinatutako hitzarmenen batean zehazki
deskribatzen direnak.
CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ek ez du bermatzen hirugarrenek eskaintzen dituzten edukiak, ezta
informazio horien egiatasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edota komenientzia ere.
Eduki horiek ez dute zergatik erabiltzailearen edota beste pertsonaren batek espero duena bete
behar.
4.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L. enpesak ditu webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak .
Aipatutako konpainiak soilik dauka webgunearen edukiak kopiatzeko, banatzeko, publikoki azaltzeko
eta aldatzeko eskubidea.
1.Erabiltzaileak modu egokian erabiliko ditu beti webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak,
indarrean dagoen legeari jarraiki eta CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ren edota hirugarrenen jabetza
intelektualaren eskubidea errespetatuz.
Zentzu horretan, erabiltzaileak betebeharra du webguneko edukiak modu arduratsuan eta
zuzenean erabiltzeko, legeak ezarritakoa eta moralak eta ordena publikoak agindutakoa betez.
Bestalde, bermatu behar du egiten dituen jarduerak ez direla inolaz ere kaltegarriak izango CECOSA
INSTITUCIONAL, S.L.ren merkataritza irudi eta izen onarentzat edota bestelako sozietateentzat,
webgunearen beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenenentzat.
2.Erabiltzaileak ,CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.-ak bere esku jartzen dituen zerbitzuen bitartez,
ez ditu webgunearen edukiak aldatuko edota eduki horiek kaltetu ditzaketen jarduerarik egingo.
Halaber, ez ditu sortuko webgunearen funtzionamendua oztopatuko duten arazo teknikoak eta ez ditu
zabalduko webgunea guztiz edota zati batean kaltetu, aldatu edota geldiaraziko duten informatikako
birusak eduki ditzaketen elementuak. Gainera, ezin du beste erabiltzaileen posta elektronikoa
erabili edo aldatu.
3.Erabiltzailearen erantzukizuna da sartzen dituen datuak egiazkoak direla bermatzea. Hortaz,
gezurrezko datuak edo okerrak sartuz gero CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ek eskubidea dauka
erabiltzaileari webgunean sartzen ez uzteko.
1.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek ez du bermatzen webgunearen eta eskaintzen dituen zerbitzuen
etengabeko funtzionamendua.
Horrela, sozietateak ez du inoiz izango webgunearen eta eskaintzen dituen zerbitzuen
funtzionamendua etengabea ez izateagatik sortu daitezkeen kalte-galeren erantzukizuna. Bestalde, ez
da izango erabiltzaileek webgunea erabiltzeko duten moduaren erantzule.
Edonola ere, CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek behar adinako ahalegina egingo du webgunearen
funtzionamendu egokia mantentzeko.
2.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek hainbat sistema jartzen ditu erabiltzailearen esku datu
pertsonalak babesteko. Sistema horiek hirugarren batek erabiltzailearen datuak erabiltzea saihesten
dute. CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek beharrezkoa diren segurtasun neurri tekniko guztiak ezarri ditu,
baita antolaketari dagozkion neurriak ere, erabiltzaileak emandako datu pertsonalak babesteko eta
horien konfidentzialtasuna bermatzeko.
Zentzu honetan, sozietateak ez du inongo erantzukizunik izango aurreko paragrafoan aipatutako
bermea hausten bada eta kalte-galerak sortzen badira.
3.CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ek segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak jartzen dituen
arren, ezin du bermatu webgunean birusik sartuko ez denik edo erabiltzailearen sistema
informatikoan (softwarean eta hardwarean) edo sistema informatikoan gordetako dokumentu
elektronikoetan eta fitxategietan kalteak sortu ditzaketen elementuak sartuko ez direnik.
CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek ez du inoiz izango birus batek sistema informatikoan, dokumentu
elektronikoetan edo fitxategietan eragindako edozein kalte-galeren erantzukizuna.
4.CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek ez du erabiltzaileek Web orriarekin, zerbitzuekin eta
edukiekin egiten duten erabilera kontrolatzen ez baitago horretara behartuta. Sozietateak ez du
bermatzen erabiltzaileek modu egokian erabiliko dituztenik webgunearen eta eskaintzen dituen
zerbitzuak eta edukiak (Baldintza Orokorrei edota balizko Berariazko Baldintzei jarraiki) ezta
erabilera arduratsua eta zuhurra egingo dutenik ere .
Sozietateak ez dauka erabiltzaileen identitatea egiaztatzeko beharrik ezta erabiltzaileek
beste erabiltzaileei ematen dizkieten datuen egiatasuna, gaurkotasuna, zehaztasuna eta/edo
benetakotasuna ere.
5.Erabiltzaileak onartu behar du CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek Ataria borondate onez sortu eta
garatu duela. Horretarako, barruko eta kanpoko iturrietatik lortutako informazioak erabiltzen ditu
eta dauden bezala aurkezten dizkio erabiltzaileari, akatsak egon daitezkeelarik. Horregatik,
erabiltzaileak edozein erantzukizun kentzen dio CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ri nabigazioaren
fidagarritasuna eta erabileragatik sortzen zaizkion arazoengatik edota erabiltzaileak espero zuena
bete ez delako.
CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ek ditu webgunearen eduki guztien eskubideak, beste enpresekin
sinatutako hitzarmenetan zehazten diren edukienak ez ezik. Eduki horiek babestuta daude jabetza
intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.
EROSKI MUGIKORRAren diseinuen, irudien, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien,
logoen, frame-en, banner-en, softwarearen eta bere kode ezberdinen, iturrien eta objektuen eta
abarren jabetza intelektuala CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.rena da. Sozietate horrek dauka soilik
aipatutako guztiak ustiatzeko eskubidea.
Erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean, webgunean agertu daitezkeen beste sozietateen
logoen edo zeinu bereizleen titulartasuna sozietate bakoitzari dagokio betiere horiek ustiatzeko
eskubide esklusiboa badute. Sozietate horiek beraien logoak eta ikur bereizgarriak Web orri honetan
agertzeko baimena eman behar dute.
Webgunera sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementuak kopiatu, aldatu,
banatu,transmititu, errepikatu, argitaratu, beste bati utzi edo saldu ezta lortutako informaziotik
eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu.
Erabiltzaileak bere beharrak asetzeko bakarrik (eta ez erabilera komertziala egiteko)
erabiliko ditu informazio eta zerbitzu horiek eta ezingo ditu hirugarren batekin edota bestelako
erakundeekin partekatu.
Erabat debekatuta dago erabiltzaileak Web orria aldatzea aldaketek (adibidez, estekak edo
antzekoak) orriaren edukiari kalte egin baitiezaioke.
CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ek ahaleginak egingo ditu webgunean izaera pornografikoa, xenofoboa,
diskriminatzailea, arrazista eta iraingarria duten edukiak edota indarkeria sustatzen duten edukiak
ez sartzeko. Era berean, erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein egoera saihesten
saiatuko da.
CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.k datu pertsonalen babesari, informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko legea betetzen du eta beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamenduzkoak aplikatzen ditu, Atari honen bidez erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonal guztiei dagokien segurtasun-maila emateko.
Erabiltzaileak datu pertsonalak eman litzake informazioa eskatzeko, eta kontratatutako zerbitzua kudeatzeko, perfekzionatzeko, mantentzeko, kontrolatzeko, hobetzeko edo zabaltzeko, Bezeroaren Arloaren bidez. Kasualitatez, hirugarren pertsona fisikoen daturik emango balu, horretarako ahalordea duela adierazten du, eta kaltetuari aldez aurretik jakinarazi diola, eta haren onespena duela haren datuak emateko.
Legez informatu eta kontzientetzat dauka bere burua erabiltzaileak, eta esanbidez baimena ematen dio CECOSA INSTITUCIONAL, S.L.ri erregistratzean emandako datu pertsonalak biltegiratzeko eta tratatzeko, baita prozesu informatikoetatik eta zerbitzuan alta ematetik ondoriozkoak badira ere, bezeroarekiko kontratu-harremana behar bezala kudeatzeko, eta sustapenak komunikatzeko edozein bide baliatuz (elektronikoak edo ez) hori nahi dutenei eta aurkakorik adierazi ez dutenei zerbitzuan alta ematerakoan. Komunikazio horiek Eroskiren establezimendu edo salmenta-puntuetako berrikuntza, produktu, zerbitzu eta eskaintza bereziei buruzkoak izan daitezke, ezarrita dagoen sektorekoak, eta zehazki, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurrindegia, optikak, telekomunikazioak, maileguak, aseguruak, higiezinak, eta EROSKI TALDEA FUNDAZIOkoak (kontsumitzaileen eskubideak sustatzen eta defendatzen dituen erakunde gisa), informazio hori EROSKI MUGIKORREKO linea baten titularra izatearekin lotzen saiatuz.
Sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez badu bezeroak, edo iritziz aldatzen badu, edozein unetan kontsulta dezake bere erregistro-fitxa bezeroaren arloko “Datu Pertsonalak” atalean, eta bertan aldatu ahal izango du hautatutako irizpidea.
Edozein kasutan ere, erabiltzaileak baliatu ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko edo haien aurka egiteko dituen eskubideak, bai EROSKI MUGIKORRA web-guneko Erabilera Baldintza Orokor hauetako 2. Ataleko helbidean, bai hor identifikatutako fitxategiaren arduradunaren aurrean.
Erabiltzailearen nabigazioa ahalik eta errazen egiteko Cookieak erabiliko dira webgunean. CECOSA
INSTITUCIONAL, S.L.ek ez dauka hirugarren batek zerbitzua nola erabiltzen duenaren erantzukizuna.
Webgunearen bitartez erabiltzailearen datuak jasotzea eta ordaintzekoak diren eragiketak
egitea eremu seguru batean egiten da, izan ere, Secure Socket Layer (SSL) teknologian oinarrituta
baitago segurtasun sistema. SSL sistemak jasotako informazioa kodifikatzen du, horrela
konfidentzialtasuna bermatuz. Gainera, bezeroek emandako datu guztiak babestuta daude baimenik
gabeko edozein sarbideren aurrean.
Beste webguneetatik ezin izango da inongo loturarik egin Atariarekin CECOSA INSTITUCIONAL,
S.L.ren baimenik gabe.
Webguneak CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ek kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneekin loturak
edo estekak izatekotan, sozietate honek jakinarazten du ez duela inongo kontrolik atari edo
webguneengan eta ez dela bertako edukien erantzule. Webgune honen estekak erreferentzia
informatzaileak bezala aurkeztuko dira soilik, eta ez da inongo iritzirik emango estekek eskaintzen
dituzten edukiei buruz ezta esteken jabeei, eskaintzen dituzten zerbitzuei edo produktuei buruz.
Edonola ere, esteka horien aurka egin daitezkeen erreklamazioen aurrean, CECOSA
INSTITUCIONAL,S.L.ek ez du izango erantzukizunik hirugarren horiek eskaintzen dituzten
zerbitzuengatik.
Webgunean nabigatzeko eta erabiltzeko lege ohar honetan zehazten diren Baldintza Orokorretako
klausula bat guztiz edo zati bat baliogabetzen bada, soilik eragingo dio xedapen horri edo
baliogabetzen den edo eraginkortasuna galdu duen zatiari . Beste guztiak berdin jarraituko du eta
baliogabetutako zatia ez da kontuan hartuko ez bada beharrezkoa beste baldintza orokorrentzako eta
baldintza horiei kalte egiten ez badie.
Erabilpenari eta nabigazioari buruzko Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailea eta CECOSA
INSTITUCIONAL, S.L.ren artean suerta daitezkeen harremanek indarrean dagoen legedi espainiarrari
jarraitzen diote.
Baldintza Orokor hauetatik edota horien edukietatik eratorritako edozein gatazka , baita
erabiltzailea eta CECOSA INSTITUCIONAL,S.L.ren arteko harremanetik eratorritakoak ere, Bilboko
Epaitegi eta Auzitegietan (Bizkaia) konponduko dira eta hor bakarrik, beste foro guztiak
baliogabetzen direlarik.
Atal honetan agertzen diren datu pertsonalak bezeroak EROSKI MUGIKORRAri emandako datu berberak
dira. Erabiltzaileak Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak onartzen ditu, bere datuak erabiltzea
baimentzen du eta ezagutzen du EROSKI MUGIKORRAren ?Datuak Babesteko Polilika?.
Bezeroen datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dira eta ez dira hirugarren bati emango
salbu eta aldez aurretik bezeroak hori egiteko baimena ematen badu edo legeak horrela eskatzen
badu.
Une oro izango duzu zure datuak aldatzeko aukera bezeroarentzako atalaren bitartez. Datuak
erabiltzeko edota baliogabetzeko eskubidea bermatzeko jo ezazu Eroski Mugikorrera ( 6010 Posta
Kutxatila, 48080 Bilbo, edo www.eroskimovil.es webgunearen JARRI GUREKIN HARREMANETAN atalean. )