Eroski Móvil atariak zure mugikorreko menuaren bidez bezeroarentzako arretako funtzio guztietara erraztasunez sartu ahal izango duzu. Eta informazio ugari ikusi ahal izango duzu: zure saldoa edo metatutako kontsumoa, zure azken deiak, zure datu pertsonalak eta fakturakoak, erabil ditzakezun tarifak eta bezeroarentzako arretako beste zenbait funtzio. Mugikorreko saldoa ere kargatu ahal izango duzu.
Erabili ahal izateko, lehen aldian mugikorreko nabigatzailea erabiliz instalatu behar da. Instalatu ondoren, EroskiMóvil-en ikonoa menuan egongo da eta ez da berriz instalatu beharko.
Mugikorreko datu-konexioa konfiguratu behar da. Konfigurazio-parametroak jakiteko, egin klik hemen.
1. Ireki zure mugikorreko nabigatzailea. Nabigatzailea munduaren ikono batekin azaldu ohi da mugikorreko menuan (Internet).
2. Idatzi instalazio-helbidea (URL ere izena duena). Mugikorreko nabigatzaileko aukeren artean, “Joan helbide honetara”, “Joan hona”, “Idatzi URLa” edo antzekoren bat ikusiko duzu. Azalduko den eremuan,helbide hau idatzi beharko duzu:
eroskimovil.j1ck.com
3. Hautatu bertsio egokia. Instalazio-orriak zenbait bertsiotako esteka batzuk erakutsiko ditu. Gehienetan, bertsio egokia lehenengoa da. Nokia N95 edo ukipen-mugikorrentzat, esteka bereziak azaltzen dira behean. Behe-behean aspaldiko mugikor batzuentzako estekak daude; goikoek balio ez badute, horiek probatzea komeni da. Esteka egokia hautatu ondoren, bertan klik egin behar da. Mugikorrak instalatu nahi dugun galdetuko digu, eta baietz erantzun beharko diogu. Zenbait mugikorrek non instalatu galdetuko digute, eta, kasu horretan, hautatutako karpeta gogoratu beharko dugu, gero aurkitu ahal izateko.
Programaren erabilera:
Instalatu ondoren, erabiltzen has gaitezke. Hauek dira eman beharreko urratsak:
1. Bilatu aplikazioaren ikonoa. Zenbait mugikorretan, Java aplikazioak karpeta bat baino gehiagotan instala daitezke. “Aplikazioak”, “Jokoak”, “Instalazioak” karpetetan bilatu behar duzu, mugikorreko menu nagusian edo “Nire fitxategiak” edo “Nire gauzak” bezalako karpetaren batean. Aurkitu ondoren, ikonoan klik egin behar duzu, aplikazioan sartzeko.
2. Sartu erabiltzaile-datuak. Lehen aldiz sartzen zarenean,
zure telefono-zenbakia eta pasahitza idatzi beharko dituzu. Hurrengo konexioetan pasahitza besterik
ez da sartu beharko (segurtasun-arrazoiak direla-eta ez baita gordetzen).
3. Prest daukazu Eroski Móvil atariko aukerak erabiltzeko! Horra iritsita, zure linearen
datuak ikusi eta atariko aukera guztiak erabil ditzakezu.