Ondoren aurkezten diren baldintza orokorrek osatzen dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera egingo zaizkien ondorengo aldaketa guztiekin batera, eta beste Baldintza Partikular batzuetan esaten denaren kalterik gabe, alderdien artean ematen diren, hau da, CECOSA INSTITUCIONAL S.L. elkarteak (EROSKI Taldekoa den merkataritza-elkarteak, eta aurrerakoan EMAILEA izango denak) zuri, pertsona fisiko eta kontsumitzaile eta erabiltzaile zaren horri (aurrerakoan BEZEROA izango denari) ematen dizkizun telekomunikazio mugikorreko zerbitzuen prestazioan aplikatzekoak izango diren kontratu-xedapen bakarrak.
1. EMAILEAREN BETEBEHARRAK:
• ZERBITZUA: GSM telefonia mugikorreko aurreordainketako zerbitzua (txartela) ematera konprometitzen da, Baldintza hauetan (aurrerakoan BO) jasotzen diren kalitate-maila eta estaldura-zonekin. Horretarako prestatutako operadore baten (aurrerakoan Sare-operadorea) sarea baliatuz emango da zerbitzua, eta BEZEROARENTZAKO beste zerbitzu osagarri batzuk (aurrerakoan ZERBITZUAK) izango ditu, BEZEROAK eskatu/kontratatu beharko dituenak. Horri esker, dei nazionalak/nazioartekoak egin eta jaso ahal izango ditu BEZEROAK. BEZEROAK DOAN kontsultatu ahal izango du bere ahots-postontzia Espainiaren barruan.
EMAILEA saiatuko da BEZEROAREN esku jartzen zerbitzu-prestazioa optimizatzeko beharko duen informazioa. Bidezkoak iruditzen zaizkion baliabideak erabiliko ditu informazio hori emateko.
• ZENBAKIA EMATEA: Ondorio horietako, BEZEROARI telefono-zenbaki bat emango zaio, eta EMAILEA konprometitzen da, BO hauetan eta Legean azaltzen diren arauak kontuan hartuz, BEZEROAREN telefono-zenbaki hori errespetatzera, ezarritako baldintza eta prozeduren arabera eta eskumena duten Erakunde ofizialek agindutakoaren arabera.
• ROAMING (deien nazioarteko estaldura): BEZEROAK Espainiatik kanpora dagoen bitartean deiak egin edo bidali edota mezu laburrak bidaltzeko zerbitzua, BEZEROAK herrialde horretan duen saldoan kargatuz egingo da, eta Sare-operadoreak horri buruzko hitzarmen espezifiko bat sinatu duten operadoreez baliatuz, www.eroskimovil.es webgunean edo Bezeroaren Arreta Zerbitzuko 1200 edo 902 540 340 telefonoetan jaso daitekeen informazioaren arabera.
BEZEROAK ahots-postontzia erabili ahal izango du atzerritik deiak eta SMS mezuak jaso/bidaltzeko, baina zerbitzu hori ez da doan izango.
• PRESTAZIOAREN HASIERA: BEZEROAK bere mugikorra kargatzen duen unean hasiko da EMAILEA zerbitzua ematen.
• ZERBITZU GEHIGARRIAK: EMAILEAK bezeroari jakinarazi dio tarifa garestiagoa duten dei motetatik, tarifikazio gehigarria duten zerbitzuetatik eta nazioarteko deietatik deskonektatzeko duen eskubidea, BEZEROAK EMAILEARI zerbitzu horietatik deskonektatzeko asmoa azaldu dionean, noski. EMAILEAK, eskaera dela tarteko, gehienez ere 2 eguneko epe baten barruan egingo du deskonexioa, eta EMAILEAREN kargura izango dira zerbitzu horretatik sortutako gastu guztiak, deskonexioa ez bada 2 egun horietan egin edota gastuaren arrazoiak BEZEROARI egozteko modukoak izan ez direnean.
BEZEROARI ekitaldi honetan informatzen zaio, eta, ondorioz, hark onartzen du sare-operadorea izango dela, hala behar denean, tarifikazio gehigarriko zerbitzu-emaileentzako zerbitzu-euskarriak jarriko dituena, aplikatzekoa den Jokabide Kodearen arabera.
• BEZEROARENTZAKO ARRETA: EMAILEAK BEZEROAREN esku jarriko du DOAKO arreta-zerbitzu bat, honek bertan azal ditzan zerbitzuaren prestazioari buruzko kexak, galderak eta erreklamazioak. Eskubidea izango du erreklamazio bakoitzeko erreferentzia-zenbaki bat eslei diezaioten.
• KOMUNIKAZIOEN SEKRETUA: BEZEROAREN eskura izango ditu zerbitzuaren prestazioa Espainiako Konstituzioan aurreikusia dagoen komunikazioen sekretua eraginkortasun osoz bermatzeko moduan antolatzeko behar diren baliabide guztiak (eskura dauden baliabide teknikoek horretarako ahalmena ematen badute, betiere); hori, hala ere, EMAILEAK, kasuan-kasuan, dagokien agintariei BEZEROAREN linea mugikorrari buruzko datuak emateko duen obligazioaren kalterik gabe izango da, EMAILEAK, BEZEROAREN komunikazioak entzuteko gaietan, jasotzen dituen eskakizunei erantzunez. Une bakoitzean indarrean dagoen legerian ezartzen denarekin bat etorriz, hori guztia.
EMAILEA libre geratzen da telefono-hizketaldien grabazioak lortzeagatik (dela beste hirugarren baten edo dela BEZEROAREN beraren eskutik), horiek erabiltzeagatik eta beraiei ematen zaien publizitateagatik sor daitezkeen erantzukizun guztietatik, eta, oro har, libre geratzen da telefonoko komunikazioen sekretu-eskubidea betetzen ez duten eta EMAILEARI egozteko modukoak ez diren ekintza edo omisio guztien erantzukizunetik.
• ZERBITZU-ETENAK: BEZEROARI zerbitzua emateko behar den egituran sortzen diren matxura guztiak ahalik eta eperik laburrenean konpontzeko behar diren bitarteko guztiak erabiliko ditu EMAILEAK.
EMAILEA, oro har, ez da erantzulea izango bere kontroletik kanpoko zirkunstantziak gertatzen diren kasuetan, ezinbesteko edo ezusteko kasuetan, adibidez, ezta zerbitzua galarazten duten ordena publikoko edo antzeko arrazoiak tartean daudenean ere.
Zerbitzuaren aldi baterako etena baldintza orokor hauen ez-betetze larri batengatik gertatuko balitz eta, bereziki, iruzurra izan denean edo sarean kalteak izan direnean BEZEROAK indarrean dagoen araudiaren arabera adostuta dauden ala ez onartu/ebaluatu gabeko terminalak konektatu dituelako, edota bezeroak ezarritako jokabide-kodea betetzen ez duten goragoko tarifak erabiltzen dituenean, orduan, halakoetatik ez da EMAILEARENTZAT inolako erantzukizunik sortuko, eta hori guztia ez da emaileari dagozkion legezko akzioak egikaritzeko eragozpen izango.
• ESTALDURA: EMAILEA, bere zerbitzurako duen sare-operadoreak une bakoitzean hartzen dituen lurralde nazionaleko estaldura-zonetan bakarrik konprometitzen da zerbitzua ematera. Zure sarearen estaldurari buruzko informazioan jasotzen da hasierako estaldura. Aurretik aipatutako web-orrialdean edota Bezeroaren Arreta Zerbitzuko 1200 eta 902 540 340 telefonoetan ematen zaio BEZEROARI informazio hori, zerbitzua ematen hasi aurretik. EMAILEA ez da ezein kasutan zerbitzuaren etenen edo funtzionamendu txarraren erantzule izango, baldin eta zerbitzua ematen uzten ez duten edo oztopatzen duten gorabehera orografiko edota atmosferikoen eraginez, EMAILEAK sortu ez dituen informazioen eraginez edo zerbitzu osagarrien ondorioz sortutako arrazoien eraginez gertatzen badira. EMAILEAK zerbitzuen erabilera zuzenari buruz emandako jarraibideak bete beharko ditu BEZEROAK, eta telefonia mugikorreko gaietan indarrean dagoen eta aplikatzekoa den legea errespetatu beharko du.
• ZERBITZUAREN KALITATEA: BEZEROARI zerbitzua ezarrita dagoen lekuko estaldura-zonei buruzko informazio eguneratua ematera konprometitzen da EMAILEA. Hala ere, gerta liteke zerbitzuaren estalduran eta kalitatean gorabeherak izatea, inoiz, salbuespenezko kasuetan, gutxieneko kalitate-maila ematen uzten ez duten zirkunstantzien ondorioz.
EMAILEAK gutxieneko kalitate-mailak eman eta gorabehera horien berri emango dio BEZEROARI 902 540 340 edo 1200 telefonoen bidez. EMAILEAK bere ahalegin guztiak egingo ditu zerbitzuan sartzen diren komunikazio guztiei kalitate-mailarik handiena emateko, eta BEZEROARI kalte-ordainak ordainduko dizkio, hori bidezkoa den guztietan.
EMAILEA ezein kasutan ez da izango BEZEROAK hartutako ondasunen eta zerbitzuen kalitatearen, egokitasunaren eta legezkotasunaren erantzule, ondasun eta zerbitzu horiek EMAILEAK zerbitzua emateko eskain ditzakeen ordainketako zerbitzuen bidez eskuratu dituenean, delako zerbitzu horren bideratzaile hutsa baita EMAILEA, ez besterik.
BEZEROAK beste hirugarren batzuengandik eskuratutako ondasunak eta zerbitzuak BEZEROAREN kontura ordaintzea bakarrik izango da EMAILEAREN ardura.
Horri dagokionez, eskuratutako ondasunen eta zerbitzuen erabilera onari buruz kasuan kasuko hornitzaileek emandako jarraibideak eta jakinarazpenak bete beharko ditu BEZEROAK.
2. BEZEROAREN BETEBEHARRAK:
• PREZIOA: kontraprestazio bezala, emandako zerbitzua ordaindu beharko dio BEZEROAK EMAILEARI, erosteko unean indarrean zeuden tarifen arabera eta, kasua denean, baldintza partikularren bidez hitzartutako kreditu-mugen barruan. Tarifa horiek publikoak dira eta www.eroskimovil.es helbidean, Eroski mugikorreko liburuxketan (EROSKI dendetan daude eskuragarri) eta/edo 1200 eta 902 540 340 telefonoetan kontsulta ditzake BEZEROAK. Zerbitzua erabiltzeko garaian indarrean dauden eta EMAILEAK libreki ezar ditzakeen tarifa eta gainerako baldintza orokorren eta partikularren, eskaintzen edo sustapen ekonomikoen arabera deskontatuko dira kargu/prezio horiek.
• TARIFAK: BEZEROAK aitortzen du jaso duela indarrean dauden tarifei buruzko informazioa zerbitzua ematen hasi aurretik. EMAILEAK edozein unetan alda ditzake tarifa horiek. BEZEROAK baimena ematen du zerbitzua erabiltzeagatik, eta une bakoitzean indarrean dauden tarifen arabera, zor duen tarifatutako kopuru oro aurreordainketako txarteleko saldoaren kontra ordaintzeko. Tarifetan aldaketak egonez gero, EMAILEAK indarrean jarri aurreko hilabete bat lehenago, gutxienez, jakinarazi beharko dizkio BEZEROARI, honengan eragina izan dezaketen neurrian behintzat. BEZEROAREN kontura izango dira legez dagozkion zerga, tasa eta karga fiskal guztiak.
BEZEROAK benetan egindako komunikazioen inguruan alderdien artean sor daitekeen eztabaida ororen kasuan, alderdiek onartzen dute erabateko froga-indarra izango dutela zerbitzuaren prestazioarekin lotuta dauden sistema informatikoek sortutako edo bildutako erregistroek, BEZEROAK horren kontra bestelako frogaren bat aurkezten duenean izan ezik.
BEZEROAK goragoko tarifetako zerbitzuen konexioak urtean 3 aldiz baino gehiagotan deuseztatzen baditu, horrek EMAILEARENTZAT ekar dezakeen gastua konpentsatzeko ezarrita dauden kopuruak ordaindu beharko dizkio EMAILEARI.
ROAMING: BEZEROAK atzerrian egindako eta jasotako deiak ordainduko dizkio EMAILEARI, atzerriko operadoreen sarea erabiltzeagatik ezarri diren eta sare-operadorearen sarean tarifatu gabe dauden karguen edo prezioen arabera; dei horiek BEZEROARI jasanaraziko dizkio EMAILEAK, Bezeroaren Arreta Zerbitzuan eta www.eroskimovil.es webgunean eskura dauden baldintza espezifikoen arabera.
Ez da emango roaming-ean (deien nazioarteko estalduran) jasotako deien jatorriari buruzko xehetasunik.
• ESKAINITAKO ZERBITZUAREN MURRIZKETA: BEZEROAK onartzen du zerbitzuaren erabilera eta/edo kontsumo irregularra egiten denean zerbitzua murriztea. Tratamendu berbera emango zaio BEZEROAK, zuzenbidearen arabera, portaera desleiala edo fede onaren eskakizunen kontrakoa izaten duenean eta zerbitzuaren erabilera desegokia, legez kontrakoa edo iruzurrezkoa erakusten duten edota beste bezero batzuk asaldatzeko edo nahasteko helburua duten eta sarea arriskuan jarri edo kaltetzen duten ekintzak egiten dituenean.
• ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZAK: jasotzen duen zerbitzua arduraz erabili behar du BEZEROAK. Horregatik, bere gain hartuko du EMAILEAK emandako pasahitzen, kode ezkutuen edo komunikazioak zifratzeko edo enkriptatzeko sistemen konfidentzialtasuna arretaz zaindu eta gordetzeko erantzukizuna. EMAILEAK ez du bere gain hartuko BEZEROAK edo beste hirugarren batek terminala, SIM txartela eta/edo kode ezkutua galdu, hondatu, lapurtu edo gaizki erabiltzeagatik sor daitekeen erantzukizunik. Hori hala izanik ere, EMAILEAK, aurrez BEZEROA identifikatu eta beronen zirkunstantzia pertsonalak aztertu ondoren, bere esku dauden neurriak har ditzake BEZEROARI kalterik etor ez dakion, hain zuzen ere, Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bitartez, BEZEROAK bere SIM txartela eta/edo kode ezkutuak galdu edo lapurtu egin dizkiotela edota kode horiek beste hirugarren batek ezagutzen dituela jakinarazten duenetik aurrera, eta, berebat, baita, BEZEROARI SIM txartela lapurtu diotenean edo galdu duenean, horrek agintarien aurrean salaketa jarri duela jakiteko behar diren egiaztapenak egin ere, txartel hori EMAILEARENA baita, BEZEROARI lagatakoa soilik.
• LAPURRETA EDO GALERA: kasu hauetan EMAILEAK beste SIM txartel berri bat emango dio BEZEROARI, ahalik eta azkarren. Trukea egiteko unean aldaketak balio duena ordaindu beharko du BEZEROAK, EMAILEAK beste irizpide hoberik izan ezean. Inoiz, gero, lapurtutako/galdutako SIM txartela azalduko balitz, EMAILEARI itzuli beharko zaio zuzenean.
• BIRSALMENTA: debekatua dago telefono-trafikoa birsaltzea; zerbitzua, izan ere, azken erabiltzaile izateko asmotan ematen baitzaio BEZEROARI. Debekatua dago, berebat, kontratu honetan sartzen den zerbitzua edozein eratara merkaturatzea, aurrez ez badago, behintzat, EMAILEAK eta sare-operadoreak horretarako espresuki emandako baimenik. BEZEROAK ezingo dio zerbitzua beste hirugarren bati laga, ez irabazi-asmoarekin ezta irabazi-asmorik gabe ere.
Beraz, BO hauetan sartzen den zerbitzuak ez dio zerbitzu hori operadore mugikor birtual gisa erabiltzeko gaitasunik/baimenik/legezkotasunik ematen BEZEROARI.
• EMANDAKO ZERBITZUA ETETEA: BEZEROAK onartzen du EMAILEAK zerbitzua eteteko eskubidea izango duela EMAILEARI edo sare-operadoreari, edozein arrazoi dela tarteko, zerbitzua eskaintzeko baimen orokorra kendu, iraungi edo aldatzen bazaio eta, beraz, BO hauetan ezarritako obligazioak bete ezinean geratzen bada.
• SAREA DESKONEKTATZEA: BEZEROAK onartzen du EMAILEAK zerbitzua deskonektatzea Legearen arabera jokatzen duenean eta, zehazki:
Sareetako bakarren baten segurtasuna eta osotasuna arriskuan daudenean.
Pertsonen osotasuna arriskuan dagoenean.
Zerbitzuen interoperabilitatea arriskuan jartzen denean, kalte larria eraginez zerbitzuak emateko gaitasunari.
Komunikazioen sekretuari buruzko araudiaren eta ohorea, intimitatea eta datu pertsonalak babesteko eskubideari buruzko araudiaren urratze larria egiten denean.
Ez etete- eta ez deskonexio-kasuetan BEZEROAK ez du inolako kalte-ordain eskubiderik izango; hala ere, BEZEROAK egoera horietara iritsi aurretik jasotako zerbitzuagatik lortu dituen eskubideak bereak izango ditu.
3. SUSTAPEN-POLITIKA:
• MERKATURATZEA: EMAILEAREN aldetik zerbitzuaren prezioari buruzko emakida, deskontu edo sustapen bat izan denean, BEZEROAK onartzen du zerbitzua aktibatzeko unera bakarrik mugatuko dela hura, eskaintza egiteko orduan izan diren zirkunstantzia espezifikoen arabera, eta ezein kasutan ez dela BEZEROAK beretzat lortutako eskubide gisa ulertuko.
• DOAKO SALDOAK: EMAILEAK doako saldoak izango balitu BEZEROAREN alde aurrez ezarrita, hortik gorako tarifak dituzten zerbitzuak ezingo dira doako saldo horien kontra erabili, ezta BEZEROAK inolako kosturik egin gabe erabili ere; horregatik, aurrena kargatu egin beharko du BEZEROAK saldoa.
• BEZEROARENTZAKO kosturik gabeko ordu-tarteak / tarifa finkoak / denboraren edo telefono-trafikoaren araberako gehieneko prezioa agintzen duten deskontuak: deskontu horiek ezingo dira beste sustapen-eskaintza batekin metatu, EMAILEAK beste irizpide hoberik azaldu ezean; kasu horietan EMAILEAK berak aukeratuko du zer egin: zerbitzu-prestazioa bertan behera utzi, BEZEROARI benetan erabilitako trafikoa kobratu, eta/edo muga eta deskontu horiek aplikatu gabe kobratu.
4. SIM TXARTELA:
• SIM TXARTELA: BEZEROAK SIM txartel bat jasoko du; baina EMAILEA da haren jabea, eta sare-operadorea baimena ematen duena. Sare-operadorearena den eta EMAILEAK bere zerbitzua emateko erabiltzen duen sarearen zerbitzuan soilik sartu ahal izango da BEZEROA txartel horrekin.
EMAILEAK beretzat gordetzen du titular edo BEZERO bakar batentzako zerbitzuari euskarri ematen dioten linea eta SIM txartelen gehieneko aktibazioen kopurua mugatzeko eskubidea, edota tarifa jakin batekin lotutako linea kopurua mugatzekoa.
• SIM TXARTELAREN BIZITZA-ZIKLOA:
SIM txartel aktiboa: Lehenengo karga egitearekin batera, 180 egunerako balio duen epe bat hasten da, eta karga bakoitzarekin berritu egiten da. Saldo erabilgarria dagoen guztietan erabili ahal izango da SIM txartela. "Bezeroaren Eskuliburuan" jasotako jarraibideak kontuan hartuz ikus daiteke saldoa eta deien zerrenda. BEZEROAK aitortzen du jaso duela "Bezeroaren Eskuliburu" hori. SIM txartela telefono-zenbaki batekin lotuta dagoenez, BEZEROARI esleitutako SIM txartelaren edo kode ezkutuen bitartez egindako komunikazio oro BEZERO horrek egindakotzat hartuko da, Legearen arabera, noski.
SIM txartel inaktiboa: 180 egunean kargarik egiten ez bada edo SIM txartelaren saldoa agortzen bada, 30 eguneko epe bat kontatzen hasiko da. Epe horretan dei eta SMS nazionalak bakarrik hartu, Bezeroaren Arretako 1200 doako telefonora edo 1212 doako telefonora deitu, saldoa kargatu eta larrialdietako 112 telefonora deitu ahal izango da soilik; Europar Batasuneko herrialde guztietako larrialdi-zerbitzuekin kontaktuan jarri ahal izango da, erabiltzailearen kokapen geografikoari buruzko informazioa emango baitzaie aldi berean zerbitzu horiei. Berriz "SIM txartel aktiboa" egoerara itzultzeko, beste karga bat egin beharko da. Lehendik geratutako saldoa izanez gero, berriro berreskuratuko da karga egiterakoan.
SIM txartel desaktibatua: 30 eguneko epe hori (SIM txartel inaktibokoa) batere kargarik egin gabe pasatuko balitz, desaktibazio-fasean sartuko da SIM txartela, eta epe horretan ezingo da ez deirik egin ezta jaso ere (30 egun). Berriz "SIM txartel aktiboa" egoerara itzultzeko, beste karga bat egin beharko da. Lehendik geratutako saldoa izanez gero ere, ez da berreskuratuko. 112 zenbakira bakarrik egin daitezke deiak.
SIM txartel iraungia: azkeneko 30 egun horiek (SIM txartel desaktibatuko epea) batere kargarik egin gabe pasatuko balira, txartela inoperatibo geratuko da eta galdu egingo da telefono-zenbakia.
Aktiboa Inaktiboa Desaktibatua Iraungia
180 egun. 30 egun. 30 egun.
• SIM TXARTELA KARGATZEA: edozein unetan karga daiteke txartela, eskudirutan ordainduz edo zure banku-txartelean kargatuz, txartelaren balio-baldintzen arabera (saldo erabilgarria agortu baino lehen edo ondoren).
• SIM TXARTELA ITZULTZEA: SIM txartela EMAILEARI itzuli beharko zaio hark eskatzen duenean, dela arrazoi tekniko, operatiboengatik edo zerbitzukoengatik ordeztu edo aldatu egin behar duelako, edo dela zerbitzua hobetu nahiz berau behin betiko eten nahi duelako. EMAILEAK erantzun beharko du akastun edo erabiltzeko desegoki ateratzen diren SIM txartelez, Legeak ezarritako baldintzetan eta, edozein kausa dela medio, erabilezintasun hori BEZEROAREN zabarkeria edo axola ezarengatik gertatu denean izan ezik. EMAILEAK, kasuan-kasuan, behin ordeztu/konponduko du txartela doan (SIM txartelaren beraren akatsa izan ezik), dena Legearen arabera.
• Baldintza Orokor hauetan ez da onartzen SIM txartelak mugikorretatik kanpora erabiltzea, EMAILEAK aurrez eta espresuki horretarako baimenik eman ezean behintzat.
5- DATU PERTSONALEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, ZERBITZU-EMAILEAK BEZEROARI jakinarazten dio bere datuak bai ZERBITZU-EMAILEAREN produktua eta/edo zerbitzua kontratatzean emandako datuak bai horren erabileratik eratorritakoak, bai eta faktura aurkaratu edo ordainketa exijitu daitekeen epean interkonexioen ordainketak eta fakturazioa egiteko beharrezkoak diren trafikoko datuak ere, CECOSA INSTITUCIONAL S.L.ren erantzukizuneko fitxategietan gordeta geldituko direla, kontratu-harremana kudeatu, mantendu eta hobetzeko.
EMAILEAK merkatua aztertu eta profilak landuko ditu eta BEZEROARI deskontu, abantaila eta eskaintza gehigarriak egingo dizkio bere jarduketa komertzialeko planaren bidez. Horretarako, haren datuen eta/edo bere erantzukizunpeko beste fitxategi batzuekin gurutzaketan oinarritutako segmentazioak egin beharko dira eta EMAILEAK horien berri eman beharko dio BEZEROARI komunikazio komertzial pertsonalizatuen bidez. Bidalketa horiek bitarteko elektronikoen bidez edo beste era batera, baimenduta daude BEZEROAREN eta EMAILEAREN arteko kontratu harremana dela-eta.
GEROKO ORDAINKETAKO BEZEROAK mota horretako jakinarazpenak jasotzeari uko egin ahal izango zaio, alta-kontratuan dagokion laukia markatuz. GEROKO ORDAINKETAKO BEZEROEN kasuan, bidalketa komertzialak ez dira hasiko EMAILEAK bidalitako informazio SMS bat jaso arte. SMS horrek jarduketa horien hasiera adieraziko du, baina GEROKO ORDAINKETAKO BEZEROAK horri uko egiteko borondatea duela adierazi ahal izango du, abisuan azaldutako jarraibideak eginez. BEZERO izaerari lotuta egongo diren jakinarazpen komertzialak EMAILEAK eta kide den Enpresa Taldeak jarduten duten sektorekoak izan daitezke, hauek dira sektoreak: telekomunikazioak, maileguak, aseguruak, higiezinak, leialtzea, erregaiak, kontsumoak, elikagaiak, etxea, arropa, optika, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurringintza eta ordaintzeko moduak.
EMAILEAK jakinarazpen elektronikoetako zerbitzuak emateko sustapen komertzialak egingo balitu edota zure trafikoko datuak –komunikazio bat komunikazio elektronikoetako sare baten bidez bideratzearen edo fakturazioaren ondorioetarako– tratatzea beharrezkoa litzatekeen balio erantsidun zerbitzuak eskainiko balitu, BEZEROARI jakinarazi beharko zaio sustapen edo prestazio horiek hasi aurretik. Era berean, eta lokalizazio-datuak tratatzera iritsiz gero, EMAILEAK horiek anonimoak badira bakarrik egingo du, edo, bestela, balio erantsia daukaten zerbitzuak eskatzen dituen BEZEROAREN berariazko baimena eskuratuta.
Nolanahi ere, BEZEROAK bere datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta horien tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango du eta bere baimena une oro atzera bota ahal izango du, CECOSA INSTITUCIONAL S.L. (EROSKI MOVILentzat), Jose Maria Escuza kalea, 1. zk. 3 - 48013 Bilbo helbidera idatzita, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 902 540 340 edo 1200 telefonoetara deituta edo www.eroskimovil.es webgunea erabilita.
6- JARDUERA ETETEA
BEZEROARI jakinarazten zaio, uneren batean, CECOSA INSTITUCIONAL S.L.k bere Operadore Mugikorreko jarduera bertan behera utziko balu, horrek beste bati utziko diola negozioa. Hain zuzen ere, EROSKI MUGIKORRAk hitzarmen baten bidez onartzen duen sarbide-zerbitzuak hornitzeko handizkako emaileari, betiere, une bakoitzean,CMTk (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones) onartutako eta indarrean dauden telefono-sare publiko mugikorren eramangarritasunari buruzko zehaztapen teknikoak errespetatuz, eta azken erabiltzaileei zerbitzua ematen jarraituko dela bermatzeko helburuarekin.
Horrelako kasuetan, hau da, merkataritza arloko arautegian jasotako sozietate-berregituraketa baten ondorioz fitxategiaren arduraduna aldatzen denean, ez dira datuak lagako, arduradunak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan ezarritakoa betetzeari kalterik gabe.
7- KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOETAKO ETA KOMUNIKAZIOETAKO SARE PUBLIKOETAKO DATUAK GORDETZEA
Zerbitzuak ematerakoan sortutako edo tratatutako BEZEROEN datuak gorde egin behar ditu EMAILEAK, eta ebazpen judizial batek hala erabaki ondoren, eskumena duten agenteei lagatzera behartuta egongo da, delitu bat ikertu, atzeman edo epaitzeko asmoarekin eskatzen dizkiotenean.
Gorde beharreko datuak komunikazio elektronikoetako eta komunikazioetako sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legeak ezarritakoak izango dira. Horiek aipatzearren, baina inongo mugarik jarri gabe, hauek lirateke: deia egindako telefonoaren zenbakia, erregistratutako erosle/erabiltzaileen izena, abizenak, helbidea eta nazionalitateak, baita identifikazio-dokumentuari dagokion zenbakia eta dokumentu horren izaera edo izena ere; hartzailearen telefono-zenbakia edo -zenbakiak; deien desbiderapena edo transferentzia; deiak zein zenbaki edo zenbakitara transferitzen diren; zerbitzuaren lehen aktibazioaren data eta ordua, komunikazioaren hasiera eta bukaera; erabilitako telefono-zerbitzua; zerbitzua aktibatzeko eta komunikazioa hasteko erabili den lokalizazio-etiketa (gelaxka-identifikatzailea); lokalizazio-gelaxkaren erreferentziaren bidez komunikazioen eta emaitzarik gabeko deien datuak gordetzen diren epealdian gelaxkaren lokalizazio geografikoa zehaztea ahalbidetzen duten datuak; dena den, komunikazioen edukia bera ez dago gorde beharrik.
Ezartzen den datuak gordetzeko betebeharra komunikazioa egiten denetik hamabi hilabetera amaituko da. Erregelamenduz, operadoreei kontsultatu ondoren, zenbait datu edo datu-kategoria gordetzeko epea luzatu edo murriztu ahal izango da, gehienez, bi urte arte edo, gutxienez, sei hilabete arte. Bestalde, aurreko atalean zerrendatutako datuak ezereztu egingo dira, gorde ziren helbururako beharrezkoak izateari utzitakoan. Atal honetan ezarritakoak ez dio kalterik egingo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 16.3 artikuluan legezko ezerezteen kasuan datu blokeatuak gordetzeko betebeharrari buruz aurrez ikusten denari.
8- KONTSULTEN ZERBITZUA ETA GIDAK HARPIDEDUNENTZAT
EROSKI MÓVILek BEZEROARI jakinarazten dio eskubidea duela bere datu pertsonalak guztiz doan agertzea eskatzeko (harpidedunaren izena, abizenak, helbidea, solairurik eta letrarik gabe, linearen zenbakia eta, hala dagokionean, terminal motaren identifikatzaile bat, zehaztu nahi izanez gero) harpidedun-zenbakiei buruzko telefono bidezko kontsulta-zerbitzuan edo gidetan. Horretarako idazki bat bidali ahal izango da CECOSA INSTITUCIONAL S.L.ra (EROSKI MÓVILentzat) Jose Maria Escuza, 1-3. 48013 Bilbo helbidera, telefonoz deitu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 902 540 zenbakira, edo www.eroskimovil.es webgunean sartu.
BEZEROAK hala eskatuz gero, EMAILEAK CMT Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeari jakinaraziko dizkio datu horiek, CMTk gidak egiten edota informazio edo kontsultako zerbitzuak ematen dituzten erakundeen esku jarri ahal ditzan.
Hala, BEZEROAK jakin beharra dauka EROSKI MÓVIL, telefono-zerbitzuak ematen dituen publikoaren eskurako operadorea den aldetik eta bere harpidedunei telefono zenbakiak esleitzeagatik, behartuta dagoela lehen atalean aipatutako datuak CMTri emateko, hark, bere aldetik, larrialdietako zerbitzuen –112 telefono bidezko larrialdietako deiak– esku jar ditzan, BEZEROAK berariaz eskatu ez badu ere.
EROSKI MÓVIL: INTERNET ERABILTZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK AURREORDAINKETAKO ETA KONTRATUKO MODALITATEETAN
Bere helbide soziala Elorrion (Bizkaian), San Agustin auzoa z.g. (PK: 48230) helbidean duen CECOSA INSTITUCIONAL S.L.k (EROSKI MOVIL) bere bezeroei eskaintzen dien Internet mugikorreko zerbitzu-ematea arautzen du dokumentu honek.
EROSKI MOVIL Datu Zerbitzua erabiltzeko Baldintza Partikular hauek, Internet mugikorreko Zerbitzua emateko Baldintza Orokorren eta www.eroskimóvil.es web-orrian eskura dauden Baldintza Partikularren zati banaezina dira, eta horiek osatzen dituzte. Baldintza Partikular hauen eta Baldintza Orokorren artean kontraesanen bat sortuko balitz, Baldintza Partikularrak nagusituko dira zerbitzu honi dagokionez.
Erabiltzaileak Zerbitzua erabiltzeak dokumentu honetan jasotako Erabilera Baldintzak onartzen direla esan nahi du.
HELBURUA: Zerbitzu honen bitartez, EROSKI MOVILek bere bezeroen eskura jartzen du Internet mugikorreko zerbitzuaren bitartez Internetera konektatzeko aukera, eskaintza jakin bakoitzean zehaztuko diren baldintza oso berezietan.
KALITATEA, EZAUGARRIAK ETA ALDERDIEN BETEBEHARRAK: EROSKI MOVILek kalitatea bermatuz eman nahi dio bezeroari kontratatutako zerbitzua. Betiere, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betebeharrei jarraiki. Ondorio horietarako, EROSKI MOVILek bezeroaren esku jarri du jendearentzako arreta pertsonalizatuko 1200 (DOAKOA edozein Eroski Móvil telefonotik) edo 902540340 zenbakia, eskatzen den zerbitzu-maila betetzen dela bermatzeko.
Aurreko guztiari kalterik egin gabe, honako elementu hauen baitan egon daiteke nabigatzeko abiadura: telefono mugikorraren modeloa, EROSKI MOVILen sareko operadorearen sare-estaldura, aplikazioa, sarearen une bakoitzeko karga-egoera eta hautatutako hargailuak erabiltzen duen teknologia.
Zentzu horretan, EROSKI MOVIL ahalik eta abiadura handiena ematen ahaleginduko da une oro.
Erabiltzaileak, bestalde, konpromisoa hartzen du Zerbitzua legez kontrako xedeetarako, edo hirugarrenen eskubideak urra ditzaketen edo edozein modutan Zerbitzua, ekipamendu informatikoak edo EROSKI MOVILen nahiz hirugarren pertsonen jabetza edo irudia hondatu, kaltetu edo narriatu ditzaketen xedeetarako ez erabiltzeko.
Bestalde, Legearen arabera, fede onez eta Erabilera Baldintza hauen arabera eta orokorrean denek onartzen dituzten ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiltzeko eta erabiltzailearen eskura jartzeko orduan kontuan izan den xedearen arabera Zerbitzuari erabilera egokia emateko konpromisoarekin erabiliko da Zerbitzua.
Erabiltzailea izango da azken kontsumitzailea eta, ondorioz, ezingo du Zerbitzua birsaldu. Beraz, Erabiltzaileak ezingo du Zerbitzua komertzialki ustiatu, ezta Zerbitzua edo bere ahalmen edo funtzionaltasunetako baten zuzeneko edo zeharkako birsalmentagatik etekin ekonomikorik lortu ere.
Erabiltzaileak hitzematen du ez duela IP gainean ahots-trafikoa garraiatzeko (VoIP) zerbitzua erabiliko.
P2P trafikoei lehentasun txikiagoa eman ahal izango zaie sarea buxatzen denean.
Erabiltzaileak hitzematen du ez duela Zerbitzua erabiliko honako ezaugarri hauek dituzten irudiak edo edukiak biltegiratu, banatu edo hedatzeko: pertsonen oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurka doazenak edo joan daitezkeenak, indarkeriara edo delituzko ekintzetara bultzatzen dutenak, terrorismoaren apologia egiten dutenak, kalumniazko edukiak edo eduki laidogarriak dituztenak, sexu, arraza, adin, sinesmen edo izaeraren arrazoiengatik diskriminatzaileak direnak, pornografikoak edo laidogarriak direnak, gazteriaren edo haurren aurkakoak direnak edo, oro har, Legearen, moralaren, jardunbide egokien edo ordena publikoaren aurkakoak direnak, aurretiazko baimenik gabe hirugarren pertsonen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzen dituztenak eta pertsonen intimitate pertsonalaren eta familiarraren edo norbere irudiaren aurkakoak direnak.
EROSKI MOVIL ez da inoiz erantzule izango, ezta zeharka edo modu subsidiarioan ere, beste pertsona edo erakunde batzuek emandako edo eskainitako produktu edo zerbitzuengatik, edo hirugarren pertsonek sortu edo bideratu eta zerbitzuaren bitartez eskura daitezkeen era guztietako eduki, informazio, jakinarazpen, iritzi edo adierazpenengatik.
Bestalde, Interneterako sarbidea izateak ez du inolako bermerik ematen, bertako edukiak, aldez aurretik, bertan sartzen denaren xede partikularretarako egokiak diren ala ez baieztatzeko. Horregatik, bai Web/WAP orri horietarako sarbidea bai horietan dagoen informazioaz eta edukiaz egin daitekeen erabilera egiten duenaren erantzukizunpekoak izango dira, eta EROSKI MOVILek ez du inoiz, ezta inolako neurrian ere, zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, sortutako kalteengatik edo lortu gabeko irabaziengatik erantzungo, Web/WAP orri horietan eskura dauden informazio eta edukien edo esteken bitartez egindako beste Web/WAP orri batzuetarako edo hirugarrenen edukietarako sarbidearen ondorioz gerta daitezkeen galerak direla medio.
EROSKI MOVILek beretzat gordetzen du aurretiazko abisurik gabe Zerbitzua bertan behera uzteko edo amaitzeko eskubidea, erabiltzaileak hemen aipatutako Zerbitzuaren Erabilera Baldintzak betetzen ez baditu. Hain zuzen ere, birsaltzea, arau-haustea berriro egitea, iruzur egiteko arrisku objektiboa, iruzur egiteko presuntzioa edo zantzu arrazoizkoak edo zerbitzuaren legez kanpoko erabileraren beste aztarna batzuk aipatu behar dira horien artean (horrek ez du esan nahi zerrenda exhaustiboa ematen denik).
Beretzat gordetzen du, halaber, Web/WAP orriak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko eragiketak egiteko helburuarekin, orri horien irisgarritasuna aldi baterako eta aurrez abisatu gabe bertan behera uzteko eskubidea.
EROSKI MOVILek, edonola ere, web-orrietarako sarbide-baldintzak eta web-orri horien edukiak aldatzeko eskubidea du, betiere, Legearekin bat etorriz.
ZERBITZUAREN HASIERA: erabiltzaileak lehen konexioa egiten duenetik automatikoki aktibatuko da Zerbitzua. Zerbitzua aktibatzeko erabiltzen den SIM txartelak EROSKI MOVILen beste edozein txartelen bizi-ziklo berdina izango du, baldintza orokorretan jasotzen dena.
Zerbitzuaren kontratazioa mugagabea izango da.
GEROKO ORDAINKETAKO TARIFA FINKOA: Tarifa Finkoko modalitateko Zerbitzua automatikoki aktibatuko da EROSKI MOVILeko Sistemako erregistrotik. Fakturazioaren ondorioetarako, data hori hartuko da fakturazio-hasiera gisa eta, dagokionean, hileko kuotaren gaineko hainbanaketa aplikatuko da kontratatutako modalitatearen arabera.
AURREORDAINKETAKOA/GEROKO ORDAINKETAKOA: Edozein kasutan, Zerbitzurako sarbide egokia izateko, EROSKI MOVILek sarbiderako emandako parametro teknikoak bere terminalean (mugikorra, PDA, PCa, etab.) konfiguratu beharko ditu bezeroak. Zeregin hori bezeroaren erantzukizuna izango da.
ZERBITZUAREN AMAIERA: GEROKO ORDAINKETAKO kontratua bi aldeetako edozeinek nahi duenean amaituko da. Horretarako, modu fede-emailean jakinarazi beharko da Baldintza Orokorretan xedatutako bideen bitartez eta ondorioak izan behar dituen unea baino bi egun aurretik gutxienez. Halaber, kontratuak iraungitzeko kausa orokorrengatik iraungiko da.
FAKTURAZIO-BALDINTZAK: fakturazio-baldintza orokorrak aplikatuko dira, honako ñabardura hauekin:
AURREORDAINKETAKOA: txartela duten bezeroentzako, Zerbitzuaren fakturazioa Interneterako konexioa hasten den unean egingo da. Une horretan saldo erabilgarriari egindako kontsumoa kenduko zaio, une bakoitzean indarrean dagoen konexio-tarifaren arabera.
GEROKO ORDAINKETAKOA: edozein Tarifa Finkoren edo aldizkako zerbitzuren fakturazioa hilabetez hilabete egingo da, eta hileko fakturan kuota finkoa eta trafiko gehigarriagatiko kuota (balego) sartuko dira, kontratatutako tarifa finkoaren edo egindako kontsumoaren (tarifa finkoa kontratatu ez bada) eta une bakoitzean indarrean dauden prezioen arabera.
Hileko fakturazioa proportzionalki hainbanatuko da alta edo bajako dataren arabera eta zerbitzua erabilgarri egon den egunen arabera, baldin eta tarifa finko horretako gehieneko ahalmen erabilgarria edo trafiko erabilgarria kontsumitzen ez bada.
Horrela, zerbitzuaren alta (edo baja) hileko lehenengoa (edo azkena) ez den egun batean egiten bada, Eroski Móvilek hilabete horri dagokion kuotaren parte proportzionala hainbanatu eta fakturatuko dio. Fakturatu beharreko parte proportzional gisa, honako hauen artean handiena kontuan hartuta kalkulatuko da hainbanaketa hori: i) hileko zerbitzu aktiboko egunen portzentajea hileko egunen totalarekiko eta (ii) kontsumitutako datu-trafikoaren portzentajea hileko frankiziarekiko. Hileko frankiziari dagokion trafikoa aldi horretan kontsumitu bada, oso-osorik fakturatuko da, gehiegizko trafikoa egonez gero fakturatu beharko liratekeen kopuruekin batera.
EROSKI MÓVIL DATU-TARIFEN KONTRATAZIOAN DAUDEN BERTAN IRAUTEKO KONPROMISOAK
Bezeroak Eroski Móvil datu-tarifa batean bertan irauteko konpromisoa hartzen badu, kontratatutako datu-tarifa horretan egon beharko du eskaintzan adierazitako denboran. Bertan irauteko konpromisoaren iraupena kontratatutako bonuan egongo da jasoa. Bertan irauteko nahitaezko epea beteko ez balu, bezeroak honako penalizazioetako bat ordaindu beharko du:
- 12 hilabetez irauteko konpromisoa: 150 €
- 18 hilabetez irauteko konpromisoa: 250 €
- 24 hilabetez irauteko konpromisoa: 300 €
Bezeroak kopuru horiek ordaindu beharko ditu, bertan irauteko hartu duen konpromisoaren arabera eta dagokion linean betetzeko faltako litzatekeen denborarekiko proportzionalki.
Era berean, Bezeroak ekipamenduren (hardwareren) bat sustapen-prezioan erosi badu, dokumentu honen arabera, kontratatutako bonuan alta emanda egon beharko du bertan adierazitako hilabeteetan.
Bezeroak hartutako konpromisoak ez dira ezereztuko, bezeroak pertsonalki jasotako gailua edo gailuak galdu, narriatu, lapurtu, transmititu, kargatu, laga, edonola besterendu edo kaltetu arren, bertan irauteko hartutako konpromisoko epea pasatu ez den bitartean, edota kontratatutako bertan irauteko epea betetzen ez bada, aipatutako kopurua ordaintzen ez badu.
Kasu horretan, Bezeroak bere baimena ematen du bertan irauteko konpromisoa ez betetzeak dakarren kargua eta kontratatutako gainerako zerbitzuei dagozkien ordaindu beharreko kopuruak kontratua formalizatzean emandako banku-kontuan edo berak adierazitakoan helbideratzeko.
Adierazitako prezioak Penintsula eta Balear Uharteetarako eta eskaintza bakoitzean zehaztutako nabigazio-gaitasunerako dira. Hileko trafikoak hileko kuotan kontratatutako gaitasuna gainditzen badu, gainditutako tarte hori fakturatuko da eskaintza horretan zehaztutakoaren arabera. Vodafonen estaldurari eta Eroski Móvilen BOei atxikia.
1. OBJEKTUA.- CECOSA INSTITUCIONAL S.L.k (aurrerantzean EROSKI MOVIL), kontratu honen edukia aplikatuz, jendeak erabiltzeko telefonia mugikorreko zerbitzu mugagabea (aurrerantzean zerbitzua) emango du. Bezeroak azken erabiltzaile gisa bakarrik erabili ahal izango du zerbitzua eta ezingo du lortu zerbitzu ekonomikorik kontratu honen ondoriozkoa ez den moduan zerbitzua erabiltzeagatik. Ez du baimenik telefonia-trafikoa birsaltzeko eta ezta zerbitzuaren prestazioa norberarentzako edo beste norbaitentzako irabazi-asmoarekin merkaturatzeko edo lagatzeko ere.
2. PREZIOA: Bezeroak EROSKI MOVILi ordainduko dizkio emandako zerbitzuari dagozkion kontzeptu guztiengatik (bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoa) eta kontratu honetan finkatu diren edo une bakoitzean indarrean dauden eta bezeroari jakinarazitako tarifen arabera egindako zorrak.
Bezeroak adierazten du kontratatutako plan zehatzaren arabera aplikatuko zaizkion eta EROSKI MOVILen webgunean, publizitate grafikoan eta/edo jendearen arretarako 1200 edo 902 540 340 telefono-zenbakiaren bitartez kontsultatu ahal izango diren kuota eta tarifen berri eman zaiola.
EROSKI MÓVILek tarifa-aldaketaren berri emango die gaian eskumena duten erakundeei aldaketa indarrean sartu baino hamar (10) egun lehenago eta bezeroari hilabete (1) lehenago gutxienez. Bezeroari jakinaraztea EROSKI MÓVILen www.eroskimovil.es webgunearen bitartez edo beste bitarteko alternatibo baten bitartez egin ahal izango da. Behin bezeroari aldaketa jakinarazten zaionetik aurrera, zerbitzua erabiltzen jarraitzeak aldaketa onartzen dela esan nahiko du.
EROSKI MOVILek hilero fakturatuko dio bezeroari emandako zerbitzuaren truke zor dion diru kopurua. Arrazoi teknikoak medio, sortzapenari dagokion aldian bezeroari fakturatzea posible izango ez balitz, EROSKI MOVILek geroago aurkez dezake kobratzeko faktura. Halaber, EROSKI MOVILek berehala kobratzeko aurkeztuko ditu zor zaizkion diru kopuruak honako kasu hauetan: bezeroak hitzartutako kreditu-mugak gainditzen dituenean, bezeroari egotzi dakiokeen kausagatik zerbitzua bertan behera utzi edo eteten denean, bezeroak kontratu hau betetzen ez duenean edo iruzurra edo ez ordaintzeko arriskua dagoenean.
Bezeroak banku-helbideratze bitartez ordaindu ahal izango du faktura, berak izendatutako banku-kontuan helbideratuta eta egin beharreko ordainketei aurre egiteko adinako saldoa mantentzeko konpromisoarekin; edo, bestela, bezeroaren arretarako zerbitzuak edo EROSKI MOVILek xede horretarako izendatutako bulegoetan adierazten dioten moduan.
Bezeroak dagokion datan ordaintzen ez badu faktura, diruaren legezko interesa gehi bi puntuko berandutzako interesa sortuko du eta itzulketaren gastuak ere berak ordaindu beharko ditu. Halaber, zerbitzuaren hornitzaileak bezeroak emandako kreditu- edo zordunketa-txartelei buruzko datuak, edo gordailuei, fidantzei edo bere garaian bezeroak ezarritako gainerako bermeei buruzko datuak erabili ahal izango ditu hark zor diona kobratzen ahalegintzeko.
Era berean, lehenagoko zor ziur, mugaeguneratu, galdagarri bat ordaindu gabe utzi bada eta haren gainean erreklamazio judizial, arbitral edo administratiborik ez badago, edo sei urte igaro ez badira zorra ordaindu behar zen egunetik edo obligazioaren muga-egunetik edo epe zehatzetik (aldizka mugaeguneratzen bada), edo ordaintzeko errekerimendua egin bazaio obligazioa bete behar duenari (fitxategian sartu aurreko informazioa), orduan ez-ordaintzeari buruzko datuak bidali ahal izango dira diruzko obligazioak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategietara.
Datuak kontserbatzea: une jakin bakoitzean zorraren egoerari egiatasunez erantzuten dioten datuak soilik tratatu ahal izango dira. Zorra ordaintzeak edo betetzeak zor horri buruzko datu oro berehala ezabatzea eragingo du.
3. ZERBITZUAREN HASIERA: EROSKI MOVIL kontratu hau eta eskatutako dokumentazioa jaso eta gehienez hogei (20) egunera hasiko da ematen jendeak erabiltzeko telefonia mugikorreko zerbitzua.
Ezinbesteko baldintza da bezeroak kontratua sinatuta eta NANaren edo baliokidearen fotokopia ekartzea zerbitzuari hasiera emateko.
EROSKI MOVILek emandako pasahitz, sarbide-gako edo komunikazioetarako zifratze- edo enkriptatze-sistemen konfidentzialtasuna arduraz zaintzearen eta mantentzearen erantzulea bezeroa da. Aipatutako segurtasuneko mekanismo horiek EROSKI MOVILek bakarrik erabili ahal izango ditu.
4. ESTALDURA ETA KALITATEA: EROSKI MOVILek une bakoitzean indarrean dagoen legeriak xedatzen dituen zerbitzu-kalitateari buruzko betebeharrak betez emango dio zerbitzua bezeroari. Xede horretarako, EROSKI MOVILek bezeroaren esku jarri du jendearentzako arreta pertsonalizatuko 1200 edo 902 540 340 zenbakia, eskatzen den zerbitzu-maila betetzen dela bermatzeko.
Zerbitzuak lurralde nazionalerakoak dira, baina EROSKI MOVILek beste herrialde batzuetako operadoreekin zuzenean edo zeharka hitzartzen dituen aldebiko akordioei esker badago zerbitzua lurralde nazionaletik harago hedatzeko aukera, bezeroa aukera horretaz baliatzeko eragozpenik gabe.
ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETETEA: EROSKI MOVILek eskainitako Zerbitzu Kalitateko konpromisoa ez betetzea gertatuko balitz, jendeak erabiltzeko telefono-zerbitzua aldi baterako etenda geratu delako edo hilabete batean, guztira metatuta, zazpi ordutik gora egon delako erabili ezinda, hilabete hori Bezeroaren fakturazio-aldikoa izanik, noski.
Bezeroak, orduan, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, ondorengo paragrafoan adierazitako moduan, hurrengo fakturan eta faktura hori euro batetik gorakoa bada. Kalte-ordaina kalkulatzeko, etenaldiaren aurreko 3 hilabeteetan etendako zerbitzuagatik fakturatutako zenbatekoaren batez bestekoa hartuko da kontuan, etenaldia izan den denborarekin hainbanatuta (etendako zerbitzuaren antzinatasuna 3 hilabete baino gutxiagokoa bada, benetan egindako kontsumoaren proportzioan aterako litzatekeen hileko fakturaren zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat).
Prozedura: kalte-ordaina lortzeko bezeroak EROSKI MOVILi jakinaraziko dio Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari zuzendutako adierazpen arduratsuaren bitartez eta zerbitzua berrezartzen denetik hamar egun igaro baino lehen, etenaldiaren eraginpeko eremuan egon dela eta informazio hori ezingo da izan EROSKI MOVILen informazio-sistemetan jasota dagoenaren kontrakoa.
Ezingo da aplikatu aurreko idatz-zatian xedatutakoa aldi baterako etenaldia honako kausa hauetako batek eragindakoa izan denean: (i) ezinbesteko kasua, (ii) kontratuko baldintzen urratze larria bezeroaren aldetik, bereziki iruzurra edo ordainketaren berandutza, edo (iii) bezeroak adostu gabeko ekipamendu terminalak konektatzeagatik sarean sortutako kalteak.
Bezeroak zerbitzuari buruzko edota zerbitzuarekin zerikusia duen edozein intzidentziari buruzko informazioa jaso ahal izango du 1200 edo 902 540 340 zenbakien bitartez edo kontratu honetan jasota dagoen EROSKI MOVILen helbide sozialera idatziz.
Bezeroak orokorrean emandako zerbitzuaren gaineko erreklamazioa egin nahi badu, EROSKI MOVILera zuzendu beharko du aurreko idatz-zatian aurreikusitako edozein bidetatik erreklamazioa egitera eraman duen egitatearen berri izan duen unetik 30 egun igaro baino lehen. Behin erreklamazioa aurkeztuta, bezeroak beste 30 eguneko epea emango dio EROSKI MOVILi, beste neurriren bat hartu aurretik. Erreklamazioa idatziz egin beharko da beti, baina horrek ez du justifikatuko erreklamazioaren objektu den fakturaren ordainketaren berandutza edo atzerapena.
5. ZERBITZUA ALDI BATERAKO/BEHIN BETIKO ETETEA:
Bezeroari faktura bidaltzen zaionetik 15 egunetik gorako epean haren ordainketa osoa edo partziala atzeratzen bada, zerbitzua aldi baterako eten ahal izango da, betiere beste 15 eguneko SMS bidezko alerta-aurreabisuarekin eta egun baliogabea ez denean.
Desaktibazioak eta ondoriozko etenaldiak ordainketa atzeratuta duten zerbitzuetan bakarrik izango du eragina.
Desaktibazioak ez du bezeroa libre uzten trafikoaz aparte sor daitezkeen eta kontratatutako zerbitzuari dagozkion diru kopuruak ordaintzen jarraitu beharretik.
Ez ordaintzeagatik aldi baterako desaktibatuta egon arren, zerbitzua ematen jarraituko da larrialdiko deiak eta/edo EROSKI MOVILen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deiak egiteko (ahots-postontzirik ez, eta deiak egiteko aukerarik ez oro har) eta baita deiak jasotzeko ere, hartzaileak ordaintzekoak izan ezik.
Zor zen zenbatekoa erabat kitatu dela jakin eta hurrengo bi lanegunen barruan berrezarriko da etendako zerbitzua.
Bezeroak erreklamazioa jartzen badu kontsumoko arbitraje batzordeen aurrean edo Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzaren aurrean, EROSKI MOVILek ez du zerbitzua etengo erreklamazioa izapidetzen ari den bitartean, baldin eta bezeroak eztabaidatutako diru kopurua modu fede-emailean kontsignatzen badu, eta dagokion ordezkagiria EROSKI MOVILi ematen badio.
Jendeak erabiltzeko telefono-zerbitzuaren ordainketa lehen adierazitako moduan hiru hilabetetik gorako epean atzeratzea; kontsumorik eza (zerbitzuaren inaktibaziotik* 30 egun edo gehiagoko aldian bezeroak aktibitaterik ez izatea); edo zerbitzuaren ordainketa atzeratzeagatik kontratuaren aldi baterako bi etenaldi egiten badira, EROSKI MOVILek eskubidea izango du zerbitzua behin betiko eteteko —zerbitzua amaitzeko— eta kontratua suntsitzeko.
* Zerbitzuaren aurreaktibaziotik edo aktibaziotik kontsumorik egin gabe 60 egun igarotzen badira zerbitzua inaktibatu egiten da.
EROSKI MOVILek aldi baterako edo behin betiko eten dezake zerbitzua iruzur nabarmena denean, esaterako, birsalmenta, arau-haustea berriro egitea, iruzurra egiteko arrisku objektiboa, iruzurra egin izanaren presuntzioa edo zantzu arrazoizkoak edo zerbitzuaren legez kanpoko erabileraren beste aztarna batzuk daudenean.
Bezeroak ere formalki eska dezake zerbitzua aldi baterako etetea EROSKI MOVILen helbide sozialera edo bezeroarentzako arreta-zerbitzura igorritako jakinarazpenaren bitartez. Etenaldia ezingo da izan 90 egunetik gorakoa urte natural bakoitzeko, eta ezta 30 egunetik beherakoa ere.
6. BERMEAK: Bezeroak ordainagiri bat edo gehiago ordaindu ez baditu, edo kontratu honetako obligazioei aurre egiteko behar den kaudimena frogatu ez badu, edo kontratu honen ondoriozko obligazioak betetzen behin eta berriz (bi aldiz edo gehiagotan) atzeratu bada edo iruzur-, berandutza- edo zerbitzuaren legez kanpoko erabilera-arriskua badago, EROSKI MOVILek noiznahi eska diezaioke bezeroari honako berme hauetakoren bat eratzeko: eskudiruzko gordailu ez-ordaindu bat, eta/edo banku-abala, eta/edo kreditu-muga eman ahal izango dio bezeroari, eta/edo tarifatze gehigarriko eta/edo beste zerbitzu gehigarri batzuetako goi-mailako tarifa-zerbitzuak murriztu ahal izango dizkio bezeroari.
Bermeak eratzen ez baditu, EROSKI MOVILek zerbitzuan alta emateari uko egin diezaioke, eta/edo deiak egiteko aukera murriztu, zerbitzua eten eta kontratua suntsi dezake.
7. PROZEDURA: EROSKI MOVILek bermea betetzen dela froga bidez jakinarazteko eskatuko dio bezeroari eta 15 eta 22 egun arteko epea emango dio bezero berriari bermea betetzeko. Epe hori 5 egun naturalera murriztuko da gainerako bezeroentzat.
Izendatutako bermeetarako: “kreditu-mugatzea” edo “zerbitzu-murrizketa” berehala galdagarriak izango dira.
Behin kontratua suntsitzea eskatzen denean (edo lehenago), edo kontratuaren titulartasuna lagatzea edo aldatzea eskatzen denean zorrik baldin badago, EROSKI MOVILek eskumena izango du bermea exekutatzeko zor den kopuru osoagatik. Bermearen geldikina, bezeroaren esku geratuko da.
Bezeroak konpromisoa hartzen du kontratuko datuetan izaten den edozein aldaketa, bereziki fakturatzeko helbideari dagozkion datuetan eta ordaintzeko moduari dagozkion beste datu batzuetan izandako aldaketak (banketxeko kontua, ordainketak helbideratzea...), EROSKI MOVILi jakinarazteko, kontratuko obligazioen funtzionamendu onerako beharrezko datuak direlako.
8. KONTRATUAREN ALDAKETA ETA LAGAPENA: Kontratu hau bi alderdiek alda dezakete. Aldatzen duena EROSKI MOVIL bada, gutxienez hilabete aurretik jakinarazi beharko dio bere asmoa bezeroari. Bezeroak zerbitzua erabiltze hutsa, iragarritako aldaketaren isilbidezko onarpen gisa ulertuko da.
Bezeroak ez badu onartzen proposatutako aldaketa, EROSKI MOVILi jakinaraziko dio kontratua suntsitu nahi duela. Idatziz jakinarazi beharko dio kontratu honetan jasotako jakinarazpenetarako helbidera igorrita. Bere NAN edo nortasun-agiri baliokidea gehitu beharko du.
9- DATU PERTSONALEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, ZERBITZU-EMAILEAK BEZEROARI jakinarazten dio bere datuak, bai ZERBITZU-EMAILEAREN produktua eta/edo zerbitzua kontratatzean emandako datuak, bai horren erabileratik eratorritakoak, baita faktura aurkaratu edo ordainketa exijitu daitekeen epean interkonexioen ordainketak eta fakturazioa egiteko beharrezkoak diren trafikoko datuak ere, CECOSA INSTITUCIONAL S.L.ren erantzukizuneko fitxategietan gordeta geldituko direla, kontratu-harremana kudeatu, mantendu eta hobetzeko.
EMAILEAK merkatua aztertu eta profilak landuko ditu, eta BEZEROARI deskontu, abantaila eta eskaintza gehigarriak egingo dizkio bere jarduketa komertzialeko planaren bidez. Horretarako, haren datuen eta/edo bere erantzukizunpeko beste fitxategi batzuekin gurutzaketan oinarritutako segmentazioak egin beharko dira eta EMAILEAK horien berri eman beharko dio BEZEROARI komunikazio komertzial pertsonalizatuen bidez. Bidalketa horiek bitarteko elektronikoen bidez edo beste era batera, baimenduta daude BEZEROAREN eta EMAILEAREN arteko kontratu harremana dela-eta.
GEROKO ORDAINKETAKO BEZEROAK mota horretako jakinarazpenak jasotzeari uko egin ahal izango dio, alta-kontratuan dagokion laukia markatuz. BEZERO izaerari lotuta egongo diren jakinarazpen komertzialak EMAILEAK eta kide den Enpresa Taldeak jarduten duten sektorekoak izan daitezke; hauek dira sektoreak: telekomunikazioak, maileguak, aseguruak, higiezinak, leialtzea, erregaiak, kontsumoa, elikagaiak, etxea, arropa, optika, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurringintza eta ordaintzeko moduak.
EMAILEAK jakinarazpen elektronikoetako zerbitzuak emateko sustapen komertzialak egingo balitu edota bezeroaren trafikoko datuak —komunikazio bat komunikazio elektronikoetako sare baten bidez bideratzearen edo fakturazioaren ondorioetarako— tratatzea beharrezkoa litzatekeen balio erantsidun zerbitzuak eskainiko balitu, BEZEROARI jakinarazi beharko zaio sustapen edo prestazio horiek hasi aurretik. Era berean, eta lokalizazio-datuak tratatzera iritsiz gero, EMAILEAK horiek anonimoak badira bakarrik egingo du, edo, bestela, balio erantsia daukaten zerbitzuak eskatzen dituen BEZEROAREN berariazko baimena eskuratuta.
Nolanahi ere, BEZEROAK bere datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta horien tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango du eta bere baimena une oro atzera bota ahal izango du, CECOSA INSTITUCIONAL S.L. (EROSKI MOVILentzat), Jose Maria Escuza kalea, 1. zk. 3 - 48013 Bilbo helbidera idatzita, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 902 540 340 edo 1200 telefonoetara deituta edo www.eroskimovil.es webgunea erabilita.
10- JARDUERA ETETEA
BEZEROARI jakinarazten zaio, uneren batean, CECOSA INSTITUCIONAL S.L.k bere Operadore Mugikorreko jarduera bertan behera utziko balu, horrek beste bati transmitituko diola negozioa. Hain zuzen ere, EROSKI MOVILek hitzarmen baten bidez onartzen duen sarbide-zerbitzuak hornitzeko handizkako emaileari, betiere, une bakoitzean,CMTk (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones-ek) onartutako eta indarrean dauden telefono-sare publiko mugikorren eramangarritasunari buruzko zehaztapen teknikoak errespetatuz, eta azken erabiltzaileei zerbitzua ematen jarraituko dela bermatzeko helburuarekin.
Horrelako kasuetan, hau da, merkataritza arloko arautegian jasotako sozietate-berregituraketa baten ondorioz fitxategiaren arduraduna aldatzen denean, ez dira datuak lagako, arduradunak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan ezarritakoa betetzearen kalterik gabe.
11- KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOETAKO ETA KOMUNIKAZIOETAKO SARE PUBLIKOETAKO DATUAK GORDETZEA
Zerbitzuak ematerakoan sortutako edo tratatutako BEZEROEN datuak gorde egin behar ditu EMAILEAK, eta ebazpen judizial batek hala erabaki ondoren, eskumena duten agenteei lagatzera behartuta egongo da, delitu bat ikertu, antzeman edo epaitzeko asmoarekin eskatzen dizkiotenean.
Gorde beharreko datuak komunikazio elektronikoetako eta komunikazioetako sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legeak ezarritakoak izango dira. Horiek aipatzearren, baina inongo mugarik jarri gabe, ondorengoak lirateke datuak: deia egindako telefonoaren zenbakia, erregistratutako erosle/erabiltzaileen izena, abizenak, helbidea eta nazionalitateak, baita identifikazio-dokumentuari dagokion zenbakia eta dokumentu horren izaera edo izena ere; hartzailearen telefono-zenbakia edo -zenbakiak; deien desbiderapena edo transferentzia; deiak zein zenbakitara transferitzen diren; zerbitzuaren lehen aktibazioaren data eta ordua, komunikazioaren hasiera eta bukaera; erabilitako telefono-zerbitzua; zerbitzua aktibatzeko eta komunikazioa hasteko erabili den lokalizazio-etiketa (gelaxka-identifikatzailea); lokalizazio-gelaxkaren erreferentziaren bidez komunikazioen eta emaitzarik gabeko deien datuak gordetzen diren epealdian gelaxkaren lokalizazio geografikoa zehaztea ahalbidetzen duten datuak; dena den, komunikazioen edukia bera ez dago gorde beharrik.
Ezartzen den datuak gordetzeko betebeharra komunikazioa egiten denetik hamabi hilabetera amaituko da. Erregelamenduz, operadoreei kontsultatu ondoren, zenbait datu gordetzeko edo datu-kategoria jakin bat gordetzeko epea luzatu edo murriztu ahal izango da, bi urte arte gehienez, edo sei hilabete arte gutxienez. Bestalde, aurreko atalean zerrendatutako datuak ezereztu egingo dira, gorde ziren helbururako beharrezkoak izateari utzitakoan. Atal honetan ezarritakoak ez dio kalterik egingo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 16.3 artikuluan legezko ezerezteen kasuan datu blokeatuak gordetzeko betebeharrari buruz aurreikusten denari.
12- KONTSULTEN ZERBITZUA ETA GIDAK HARPIDEDUNENTZAT
EROSKI MÓVILek BEZEROARI jakinarazten dio eskubidea duela bere datu pertsonalak guztiz doan agertzea eskatzeko (harpidedunaren izena, abizenak, helbidea, solairurik eta letrarik gabe, linearen zenbakia eta, hala dagokionean, terminal motaren identifikatzaile bat, zehaztu nahi izanez gero) harpidedun-zenbakiei buruzko telefono bidezko kontsulta-zerbitzuan edo gidetan. Horretarako idazki bat bidali ahal izango da CECOSA INSTITUCIONAL S.L.ra (EROSKI MÓVILentzat) Jose Maria Escuza, 1-3. 48013 Bilbo helbidera, telefonoz deitu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 902 540 zenbakira, edo www.eroskimovil.es webgunean sartu.
BEZEROAK hala eskatuz gero, EMAILEAK Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeari (CMTri) jakinaraziko dizkio datu horiek, CMTk gidak egiten edota informazio edo kontsultako zerbitzuak ematen dituzten erakundeen esku jarri ahal ditzan.
Hala, BEZEROAK jakin beharra dauka EROSKI MÓVIL, publikoaren eskura dagoen telefono-zerbitzuak ematen dituen operadorea den aldetik eta bere harpidedunei telefono zenbakiak esleitzeagatik, behartuta dagoela lehen atalean aipatutako datuak CMTri emateko, hark, bere aldetik, larrialdietako zerbitzuen –112 telefono bidezko larrialdietako deiak– esku jar ditzan, BEZEROAK berariaz eskatu ez badu ere.
EROSKI MÓVIL: INTERNET ERABILTZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK AURREORDAINKETAKO ETA GEROKO ORDAINKETAKO MODALITATEETAN
Bere helbide soziala Elorrion (Bizkaian), San Agustin auzoa z.g. (PK: 48230) helbidean duen CECOSA INSTITUCIONAL S.L.k (EROSKI MOVILek) bere bezeroei eskaintzen dien Internet mugikorreko zerbitzu-ematea arautzen du dokumentu honek.
EROSKI MOVIL Datuen Zerbitzua erabiltzeko Baldintza Partikular hauek, Internet mugikorreko Zerbitzua emateko Baldintza Orokorren eta www.eroskimóvil.es web-orrian eskura dauden Baldintza Partikularren zati banaezina dira, eta horiek osatzen dituzte. Baldintza Partikular hauen eta Baldintza Orokorren artean kontraesanen bat sortuko balitz, Baldintza Partikularrak nagusituko dira zerbitzu honi dagokionez.
Erabiltzaileak Zerbitzua erabiltzeak dokumentu honetan jasotako Erabilera Baldintzak onartzen direla esan nahi du.
HELBURUA: Zerbitzu honen bitartez, EROSKI MOVILek bere bezeroen eskura jartzen du Internet mugikorreko zerbitzuaren bitartez Internetera konektatzeko aukera, eskaintza jakin bakoitzean zehaztuko diren baldintza oso berezietan.
KALITATEA, EZAUGARRIAK ETA ALDERDIEN BETEBEHARRAK: EROSKI MOVILek kalitatea bermatuz eman nahi dio bezeroari kontratatutako zerbitzua. Betiere, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betebeharrei jarraiki. Ondorio horietarako, EROSKI MOVILek bezeroaren esku jarri ditu jendearentzako arreta pertsonalizatuko 1200 zenbakia (DOAKOA edozein Eroski Móvil telefonotatik) edo 902540340 zenbakia, eskatzen den zerbitzu-maila betetzen dela bermatzeko.
Aurreko guztiari kalterik egin gabe, honako elementu hauen baitan egon daiteke nabigatzeko abiadura: telefono mugikorraren modeloa, EROSKI MOVILen sareko operadorearen sare-estaldura, aplikazioa, sarearen une bakoitzeko karga-egoera, eta baita hautatutako hargailuak erabiltzen duen teknologia ere.
Zentzu horretan, EROSKI MOVIL ahalik eta abiadura handiena ematen ahaleginduko da une oro.
Erabiltzaileak, bestalde, konpromisoa hartzen du Zerbitzua legez kontrako xedeetarako, edo hirugarrenen eskubideak urra ditzaketen edo edozein modutan Zerbitzua, ekipamendu informatikoak edo EROSKI MOVILen nahiz hirugarren pertsonen jabetza edo irudia hondatu, kaltetu edo narriatu ditzaketen xedeetarako ez erabiltzeko.
Bestalde, Legearen arabera, fede onez eta Erabilera Baldintza hauen arabera eta orokorrean denek onartzen dituzten ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiltzeko eta erabiltzailearen eskura jartzeko orduan kontuan izan den xedearen arabera Zerbitzuari erabilera egokia emateko konpromisoarekin erabiliko da Zerbitzua.
Erabiltzailea izango da azken kontsumitzailea eta, ondorioz, ezingo du Zerbitzua birsaldu. Beraz, Erabiltzaileak ezingo du Zerbitzua komertzialki ustiatu, ezta Zerbitzua edo bere ahalmen edo funtzionaltasunetako baten zuzeneko edo zeharkako birsalmentagatik etekin ekonomikorik lortu ere.
Erabiltzaileak hitzematen du ez duela IP gainean ahots-trafikoa garraiatzeko (VoIP) zerbitzua erabiliko.
P2P trafikoei lehentasun txikiagoa eman ahal izango zaie sarea buxatzen denean.
Erabiltzaileak hitzematen du ez duela Zerbitzua erabiliko honako ezaugarri hauek dituzten irudiak edo edukiak biltegiratu, banatu edo hedatzeko: pertsonen oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurka doazenak edo joan daitezkeenak, indarkeriara edo delituzko ekintzetara bultzatzen dutenak, terrorismoaren apologia egiten dutenak, kalumniazko edukiak edo eduki laidogarriak dituztenak, sexu, arraza, adin, sinesmen edo izaeraren arrazoiengatik diskriminatzaileak direnak, pornografikoak edo laidogarriak direnak, gazteriaren edo haurren aurkakoak direnak edo, oro har, Legearen, moralaren, jardunbide egokien edo ordena publikoaren aurkakoak direnak, aurretiazko baimenik gabe hirugarren pertsonen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzen dituztenak eta pertsonen intimitate pertsonalaren eta familiarraren edo norbere irudiaren aurkakoak direnak.
EROSKI MOVIL ez da inoiz erantzule izango, ezta zeharka edo modu subsidiarioan ere, beste pertsona edo erakunde batzuek emandako edo eskainitako produktu edo zerbitzuengatik, edo hirugarren pertsonek sortu edo bideratu eta zerbitzuaren bitartez eskura daitezkeen era guztietako eduki, informazio, jakinarazpen, iritzi edo adierazpenengatik.
Bestalde, Interneterako sarbidea izateak ez du inolako bermerik ematen, bertako edukiak, aldez aurretik, bertan sartzen denaren xede partikularretarako egokiak diren ala ez baieztatzeko. Horregatik, bai Web/WAP orri horietarako sarbidea, bai horietan dagoen informazioaz eta edukiaz egin daitekeen erabilera ere, egiten duenaren erantzukizunpekoak izango dira, eta EROSKI MOVILek ez du inoiz, ezta inolako neurrian ere, zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, sortutako kalteengatik edo lortu gabeko irabaziengatik erantzungo, Web/WAP orri horietan eskura dauden informazio eta edukien edo esteken bitartez egindako beste Web/WAP orri batzuetarako edo hirugarrenen edukietarako sarbidearen ondorioz gerta daitezkeen galerak direla medio.
EROSKI MOVILek beretzat gordetzen du aurretiazko abisurik gabe Zerbitzua bertan behera uzteko edo amaitzeko eskubidea, erabiltzaileak hemen aipatutako Zerbitzuaren Erabilera Baldintzak betetzen ez baditu. Hain zuzen ere, birsaltzea, arau-haustea berriro egitea, iruzur egiteko arrisku objektiboa, iruzur egiteko presuntzioa edo zantzu arrazoizkoak edo zerbitzuaren legez kanpoko erabileraren beste aztarna batzuk aipatu behar dira horien artean (horrek ez du esan nahi zerrenda exhaustiboa ematen denik).
Beretzat gordetzen du, halaber, Web/WAP orriak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko eragiketak egiteko helburuarekin, orri horien irisgarritasuna aldi baterako eta aurrez abisatu gabe bertan behera uzteko eskubidea.
EROSKI MOVILek, edonola ere, web-orrietarako sarbide-baldintzak eta web-orri horien edukiak aldatzeko eskubidea du, betiere, Legearekin bat etorriz.
ZERBITZUAREN HASIERA: erabiltzaileak lehen konexioa egiten duenetik automatikoki aktibatuko da Zerbitzua. Zerbitzua aktibatzeko erabiltzen den SIM txartelak EROSKI MOVILen beste edozein txartelen bizi-ziklo berdina izango du; baldintza orokorretan jasotzen da ziklo hori.
Zerbitzuaren kontratazioa mugagabea izango da.
GEROKO ORDAINKETAKO TARIFA FINKOA: Tarifa Finkoko modalitateko Zerbitzua automatikoki aktibatuko da EROSKI MOVILeko Sistemako erregistrotik. Fakturazioaren ondorioetarako, data hori hartuko da fakturazio-hasiera gisa eta, dagokionean, hileko kuotaren gaineko hainbanaketa aplikatuko da kontratatutako modalitatearen arabera.
AURREORDAINKETAKOA/GEROKO ORDAINKETAKOA: Edozein kasutan, Zerbitzurako sarbide egokia izateko, EROSKI MOVILek sarbiderako emandako parametro teknikoak bere terminalean (mugikorrean, PDAn, PCan, etab.) konfiguratu beharko ditu bezeroak. Zeregin hori bezeroaren erantzukizuna izango da.
ZERBITZUAREN AMAIERA: GEROKO ORDAINKETAKO kontratua bi aldeetako edozeinek nahi duenean amaituko da. Horretarako, modu fede-emailean jakinarazi beharko da Baldintza Orokorretan xedatutako bideen bitartez eta ondorioak izan behar dituen unea baino bi egun aurretik gutxienez. Horrez gain, kontratuak iraungitzeko kausa orokorrengatik ere iraungiko da zerbitzua.
FAKTURAZIO-BALDINTZAK: fakturazio-baldintza orokorrak aplikatuko dira, honako ñabardura hauekin:
AURREORDAINKETAKOA: txartela duten bezeroentzako, Zerbitzuaren fakturazioa Interneterako konexioa hasten den unean egingo da. Une horretan saldo erabilgarriari egindako kontsumoa kenduko zaio, une bakoitzean indarrean dagoen konexio-tarifaren arabera.
GEROKO ORDAINKETAKOA: edozein Tarifa Finkoren edo aldizkako zerbitzuren fakturazioa hilabetez hilabete egingo da, eta hileko fakturan kuota finkoa eta trafiko gehigarriagatiko kuota (balego) sartuko dira, kontratatutako tarifa finkoaren edo egindako kontsumoaren (tarifa finkoa kontratatu ez bada) eta une bakoitzean indarrean dauden prezioen arabera.
Hileko fakturazioa proportzionalki hainbanatuko da alta edo bajako dataren arabera eta zerbitzua erabilgarri egon den egunen arabera, baldin eta tarifa finko horretako gehieneko ahalmen erabilgarria edo trafiko erabilgarria kontsumitzen ez bada.
Horrela, zerbitzuaren alta (edo baja) hileko lehenengoa (edo azkena) ez den egun batean egiten bada, Eroski Móvilek hilabete horri dagokion kuotaren parte proportzionala hainbanatu eta fakturatuko dio. Fakturatu beharreko parte proportzional gisa, honako hauen artean handiena kontuan hartuta kalkulatuko da hainbanaketa hori: (i) hileko zerbitzu aktiboko egunen portzentajea hileko egunen totalarekiko eta (ii) kontsumitutako datu-trafikoaren portzentajea hileko frankiziarekiko. Hileko frankiziari dagokion trafikoa aldi horretan kontsumitu bada, oso-osorik fakturatuko da, gehiegizko trafikoa egonez gero fakturatu beharko liratekeen kopuruekin batera.
EROSKI MÓVIL DATU-TARIFEN KONTRATAZIOARI LOTUTA DAUDEN BERTAN IRAUTEKO KONPROMISOAK
Bezeroak Eroski Móvil datu-tarifa batean bertan irauteko konpromisoa hartzen badu, kontratatutako datu-tarifa horretan egon beharko du eskaintzan adierazitako denboran. Bertan irauteko konpromisoaren iraupena kontratatutako bonuan egongo da jasoa. Bertan irauteko nahitaezko epea beteko ez balu, bezeroak honako penalizazioetako bat ordaindu beharko du:
- 12 hilabetez irauteko konpromisoa: 150 €
- 18 hilabetez irauteko konpromisoa: 250 €
- 24 hilabetez irauteko konpromisoa: 300 €
Bezeroak kopuru horiek ordaindu beharko ditu, bertan irauteko hartu duen konpromisoaren arabera eta dagokion linean betetzeko faltako litzatekeen denborarekiko proportzionalki.
Era berean, Bezeroak ekipamenduren (hardwareren) bat sustapen-prezioan erosi badu, dokumentu honen arabera, kontratatutako bonuan alta emanda egon beharko du bertan adierazitako hilabeteetan.
Bezeroak hartutako konpromisoak ez dira ezereztuko, bezeroak pertsonalki jasotako gailua edo gailuak galdu, narriatu, lapurtu, transmititu, kargatu, laga, edonola besterendu edo kaltetu arren, bertan irauteko hartutako konpromisoko epea pasatu ez den bitartean, edota kontratatutako bertan irauteko epea betetzen ez bada, aipatutako kopurua ordaintzen ez badu.
Kasu horretan, Bezeroak bere baimena ematen du bertan irauteko konpromisoa ez betetzeak dakarren kargua eta kontratatutako gainerako zerbitzuei dagozkien ordaindu beharreko kopuruak kontratua formalizatzean emandako banku-kontuan edo berak adierazitakoan helbideratzeko.
Adierazitako prezioak Penintsula eta Balear Uharteetarako dira, eta eskaintza bakoitzean zehaztutako nabigazio-gaitasunerako. Hileko trafikoak hileko kuotan kontratatutako gaitasuna gainditzen badu, eskaintza horretan zehaztutakoaren arabera fakturatuko da gainditutako tarte hori. Vodafonen estaldurari eta Eroski Móvilen Baldintza Orokorrei atxikia.